2013(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena
2013(e)ko azaroaren 18(a), astelehena
El Cairora bidaia
Piramideak, Esfingea, tenpluak,...hain harrigarriak suertatu zaizkigu ! Zergatik ez dugu Egiptora bidai bat antolatzen ? Bi aldiz pentsatu gabe, gure irudimena aidean jarri dugu eta bagoaz txango birtuala egitera. Agur Benur eta jan yogur !
2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna
Mendigoititik Nafar Museoa
Irudimenarekin eta eskuekin irudiak lantzen aritu ginen.
Nork esan behar zigun Jorge Oteizaren urratsei jarraituko geniela ?
Egia esan, ordubetez eta irakaslearen argibideak kontuan izanik, oso lan bitxia egin genuen. Lehenengo buztin zatia hartu eta pilota biribila egin genuen. Ondoren, pilota mahai gainean jarri eta azpikaldean estutzen hasi ginen lepoaren itxura emateko. Gero, behatzez barnekaldera zanpatuz, bi sakonune egin genizkion eta begi zuloen forma hartzen hasi zen gure buztina. Geroago, estutuz sudurra, belarriak eta ilea ere itxuratu genizkion. Batzuek bibotea luze eta kixkurrak itsatsi zizkieten.
Behin irudia osatu genuenean, txirbil zatiekin apaintzeko kolorea eman genien buruei.
Azkenik, geure izana papertxoan idatzi eta lehortzen utzi genituen.
Gure lanarekin gustura geratu ginen eta Iruñeko Alde Zaharra ezagutzera joateko probestu genuen goiz horretako txangoa.

![]() |
| Hurrengoan zaldi gainean etorriko gara |
Ikastetxera garraio publikoa erabiliz itzuli ginen. Autobusean batzuk eserita eta gehienak zutik etorri ginen, baina denok berdin ordaindu genuen.
2013(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)